Biografia
Sei urte zituela eman zuen lehen piano kontzertua. Jacques-Fromental Halévy eta Charles Gounoden ikasle izan zen, eta Gabriel Fauré eta André Messagerren piano irakasle. 1871. urtean Société Nationale de Musique sortzen parte hartu zuen. Antzinako frantses musikagileen, batez ere Jean-Philippe Rameauren, aldezle sutsua izan zen. Liszten adiskide handia izan zen eta hura bezala, pianista bikaina. 1881. urtetik aurrera kontzertu-sail asko eman zituen Europan, Estatu Batuetan, Hego Amerikan, Erdialdeko eta Ekialdeko Asian.
1880. urtetik hil arte musika lan asko idatzi zituen. Saint-Saëns molde klasikoen alde agertu zen beti, eta bere garaiko musika berriaren aurka. Lan aipagarriak ditu, besteak beste, poema sinfonikoak, Onfaliaren gorua (1871), Herkulesen gaztaroa (1877), eta Hil dantza (1874); bost kontzertu pianorako; Hirugarren sinfonia (1886) famatua; Animalien inauteria (1886) suitea; Sanson eta Dalila (1877) opera-oratorio ezaguna; ganbera musika; hiru kontzertu biolinerako; 6 fuga (1920), meza bat eta requiem bat.
KLIKATU IRUDIETAN ETA MUSIKOGRAMAK JARRAITU!!
Biografia
Municheko Musika Akademian egin zituen musika ikasketak, eta H. Kaminski musikagilearekin osatu zituen. Zuzendari-lanetan aritu zen Munich, Mannheim eta Darmstadten.1930. urtean Schulwerk izeneko zuzendaritza- eta musika-ikasbidea argitaratu zuen. 1937. urtean Monteverdiren opera batzuen moldaketak argitaratu zituen, eta urte hartan bertan idatzi zuen lanik famatuena: Carmina Burana, antzeztokirako kantata, Erdi Aroko poema batzuetan oinarritua.
Ondoren greziar antzerkietan eta Erdi Aroko misterioetan oinarritutako lanak idatzi zituen: Catulli carmina (1943), eta Trionfo di Afrodite (1953) Carmina Buranarekin batera Triunfi trilogia osatzen dutenak. Beste lan batzuk ditu: Der Mond (1939, Ilargia), Die Kluge (1943, Maltzurra), operak; Comœdia de Christi Resurrectione (1956), Pazkoko kantata; Ludus de nato infante mirificus (1960), jaiotza-antzerkia; eta Antigonæ (1949), Oedipus der Tyran (1959) eta Prometheus (1966), opera-trilogia.
1924. urtean, Dorothee Güntherrekin batera, Güntherschule dantza- eta musika-eskola sortu zuen; bertan perkusioa eta mugimendua erabili zituen, musika-irakaskuntza teknika berriak sortzeko.
Musika lan horretako zatirik ospetsuena sarrerako O Fortuna da, gerora amaieraldera ere berriz errepikatzen delarik. Zati hau hainbat filma ospetsu, iragarki eta telebista saiotan agertu izan da; esate baterako, John Boorman zuzendariaren 1981eko Excalibur filmean.
e) Ludwig van Beethoven 1770. urtean Alemanian jaiotako musikagile, orkestra-zuzendari eta pianojole bat izan zen. Bizitzan zehar lan asko konposatu zituen, bederatzi sinfonia barne.Gorra gelditzen hasi zen 26 urterekin eta 1815erako erabat gortuta zegoen, baina horrek ez zion galarazi musika egiten jarraitzea.
Gaur egungo Europar Batasunaren ereserki ofiziala, Beethovenek 1823an konposatu zuen 9. sinfoniako azken mugimenduan (Alaitasunari oda) oinarrituta dago. Beethoven historiako konposatzailerik handienen artean dago. Piano hutserako 32 sonata konposatu zituen, hamar sonata biolinerako, bost sonata biolontxelorako pianoz lagunduta eta bost kontzertu piano eta orkestrarako.
-"Alaitasunari oda"
1862an Brahmsek behin betiko bizilekua aukeratu zuen Vienan, han konposizioari erabatean eskaini zuen bere bizitza. Ia 30 urte izan ziren obra musikalen konposaketari eskainirik, gaur egun musika klasiko erromantiko lanen funtsezkoak atalak dira, eta Brahmsen bizitzan oso harrera ona izan zituzten, bere garaiean konpositore handienetakoa izanik.
Brahms naturaren maitale izan zen. Viena inguratzen duten basoetan paseatzea gustoko zuen, eta berarekin eramaten zituen beti gozokiak ikusten zituen umeen arten banatzeko. Helduenganantz zakar samarra zen, baina bere lagunek bihotzez ederresten zuten.
Pachelbel musika-lan askoren egilea da. Horien artean nabarmentzekoak dira organorako egin zituen konposizioak (preludioak, tokatak, fugak...), lied espiritualak, klabizenbalorako hainbat pieza...
-Oso ezaguna da haren Kanona Re maiorren: ezkontzetan-eta maiz erabiltzen da.
Opera antzerki mota bat da. Testua (librettoa) abestien bidez antzezten dute abeslariek eta musika-talde batek akonpainamendua egiten die ahost-atalei. Italiar hitza "opera"-ren esanahi "lana" da.
Opera mendebaldeko antzerki musikalen usadioaren baitan kokaturik dago. Operak hitzezko antzerkiaren elementu askori eusten die, hala nola aktuazioa, eszenaratzea eta jantziak, eta zenbaitetan dantza ere barne hartzen du. Antzezpenak opera-antzokietan egiten dira gehienetan, orkestra batek edo musika-talde txiki batek lagundurik.
Opera antzeztu beharreko obra da. Antzerki musikaleko genero batzuk oso lotuta daude operarekin, hala nola zarzuela espainiarra, singspiel alemana, opereta vienarra, opéra-comique frantsesa eta musikal ingelesa eta estatubatuarra. Operan, antzerki musikalaren beste genero batzuetan bezala, honako hauek batzen dira:
- Musika (orkestra, bakarlariak, abesbatza eta zuzendaria).
- Poesia (libretoaren bidez).
- Arte eszenikoak, bereziki emanaldia, balleta eta dantza.
- Arte eszenografikoak (pintura, arte plastikoak, dekorazioa, arkitektura).
- Argiztapena eta beste efektu eszeniko batzuk.
- Makillajea eta aldagelak.
-Georges Bizet frantses musikagile erromantiko bat izan zen. Parisen jaio zen, 1838an, eta oso gazterik hil zen, 36 urte besterik ez zituela. Oso ezaguna da haren opera bat, Carmen izenekoa. Aita kantu-irakaslea zuen eta amak oso ondo jotzen zuen pianoa; oso gaztea hasi zela erakusten musikarako talentua zuela, eta, horrela, 10 urte besterik ez zituela onartu zuten Parisko Kontserbatorioan.
Ezkondu eta seme bat izan ondoren, segurtasun handiagoa lortu zuen bere buruarekin; heldutasun horretan ondu zuen bere maisulantzat hartzen dena, Carmen izeneko opera, Prosper Mérimée idazle frantses garaikidearen kontakizun batean oinarritua. Opera honek arrakasta handia lortu zuen eta mugarri bat ipini zuen operaren historian.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.